25 urteren ostean, Irunberriko setioa gogoratzen duen erakusketa dago ikusgai

Ekainaren 25ean mende laurden beteko da Susana Arregi oñatiarra eta Jon Lizarralde andoaindarra hilda agertu zirela Irunberrin, eta German Rubenach iruindarra larri zauritua, Guardia Zibilaren ordu askotako setioaren ondoren. Gertaera hori gogorarazteko Oñatiko Euskal Memoria Taldeak, beste eragile batzuekin batera, hainbat ekitaldi antolatu dituzte; ekitaldi horien artean dago, inauguratu berri duten Irunberri Sentituz erakusketa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.