ALBISTEAK

Alberto Chicote sukaldari ezaguna, Arantzazun

Txomin Madina Milikua 2015eko ekainaren 4a

Arantzazu telebista plato bihurtu da gaur goizean,  'Top Chef' telebista saioren hirugarren denboraldiko grabaketak egin dituzte-eta  bertan. Antena3-eko sukaldarien arteko lehiaketa honetan Alberto Chicote sukaldari ezaguna da epaimahaiko kideetako bat eta bera ere izan da Arantzazun. Atzo heldu zen Chicote Arantzazura  epaimahaia osatzen duten Susi Diazekin eta Paco Roncerorekin batera, eta Goiko Bentan hartu dute ostatu. Gaurko grabazioan gainera, Andoni Luis Aduritz sukaldari donostiarrak ere hartu du parte. Urriaren 3an emitituko dute gaur grabatu dutena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak