Oñatiarrek etxean eta harmailak beteta direla jokatzeak ekar ditzakeen ardura gehigarria, urduritasuna eta antsietatea kudeatu beharko dituzte, baina pozik hartu dute lauko finala Zubikoan jokatzeko aukera.
Aloñarekin batera, Tolosa, Sestao eta Barakaldo izango dira lauko finalean. Zapatuan, 16:30ean hasiko da lehen finalerdia, eta 18:30ean izango da etxekoen txanda, Barakaldoren kontra. Duela hamar egun, lauko finalerako sailkapen fasean jokatu zuten Barakaldoren kontra etxean, eta 29na berdindu.
Domekako finaleko emaitzari begira egon gabe, Barakaldori irabazita igoera poltsikoan luke Izarraitz Aloña Mendik, lauko finaleko lehen biak igoko baitira. Zaleen laguntzarekin lortzeko itxaropena du Rafa Zuluetak; iazko lauko finalean aldean taldea ondo ikusten du entrenatzaileak.