Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Bertsoekin girotu dute San Lorentzo auzoa Oñatiko EH Bildukoek

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 14a, 11:08

San Lorentzo auzoan elkartu ziren Oñatiko EH Bilduko kideak atzo iluntzean. Txalaparta doinuak eta bertsoak izan zituzten lagun eta mokadutxoak eta sagardoak goxatu zien barrua. Mikel Biain alkategaiak hurrengo egunetako hitzorduak gogorarazi zizkien.

Oñatiko EH Bilduko zerrendako kideak elkartu ziren San Lorentzoko plazatxoan hainbat herritar inguruan zituztela. Mikel Biain alkategaiak hurrengo egunetan dituzten hitzorduak gogorarazi zizkien elkartutakoei. Batetik datorren domekan, maiatzak 17, Donostian egingo duten Gipuzkoako ekitaldi nagusira gonbidatu zituen. Autobusa bete gura dute Oñatitik eta izena eman daiteke Arrano eta Ona tabernetan.

Bestetik, maiatzaren 22an, egingo dutela hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia Oñatin jakinarazi zien; Foruen plazan izango da, 19:00etan, eta hori betetzea garrantzitsua dela gogorarazi zien Biainek.

Hitzordu garrantzitsuena, baina, maiatzaren 24koa dela azpimarratu zien. "Aurrera egiten" joateko hautatu beharreko hitzordua delako hori, eta era berean, azken lau urteotan "emandako konfiantza" berresteko eguna.

Andoni Goitia eta Urko Egaña bertsolari oñatiarrek girotu zuten ekitaldia, eta horiek ere hauteskunde kontuak izan zituzten kanturako gai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak