Azpilleta bezala ezagutzen den Oñatiko Joseba Arregiren margo lanen erakusketa inauguratu zuten atzo, astelehena, Oñatiko kultura etxean. Azpilletak 17 urte egin zituen herbestean eta 23 urte daramatza espetxean; Parisen egondakoa da eta gaur egun Alacanten dago.
Erakusketaren irekiera ekitaldian alkatea eta Bilduko hainbat zinegotzi izan ziren, herritar eta familia artekoekin batera.
Bere emazte Nekane Basaurik azaldu zuen margotzeak eta eskulanak egiteak kartzelako "zentzugabekeriari" duintasunez aurre egiten laguntzen diola Azpilletari.
Erakusketa hilaren 17ra bitartean egongo da zabalik egunero 18:00etatik 20:00etara, zapatu eta domeka barne.