Prekarietatearen aurrean gazteak martxan daudela erakutsi dute Oñatin

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko mai. 1a, 20:08

Maiatzaren 1aren bueltan, gazteen lan baldintza prekarioak salatzeko zenbait ekitaldi egin dituzte gaur, barikua, Oñatin Ernaik antolatuta. Besteak beste, Gazteendako lan eskubideen gida aurkeztu dute, manifestazioa egin dute eta azken hilabetean prekarietatearen kontra batutako sinadurak "egoera horren erantzuleei" igorri dizkiete postaz.

Oñatiko Ernaiko kideen esanetan, gazteek lan munduan bizi duten "egoera prekarioa" da eta horixe salatu nahi izan dute gaur, Maiatzak 1, nahiz eta duela hilabete hasi zuten herritarrak egoera horretaz jabearazteko lanketa.

Sinadurak batu dituzte hilabete osoan barrena, 200 inguru, eta gaur igorri dizkiete euren esanetan, "gazteon bizi baldintzen kaskartzearen erantzuleei; horrekin aberasten direnei", hain zuzen. Horien artean, Eusko Jaurlaritza, Adegi, Confebask, EAJ, Espainiako gobernua eta zenbait banketxe daude, gazteon arabera. Prekarietatearen aurrean, gazteok martxan! lelopeko manifestazioa egin dute arratsaldean, eta amaieran bidali dituzte postaz sinadurok.

Salaketa ekitaldiez gain, gazteek bizi duten egoera horri aurre egiten laguntzeko informazio praktikoa jasotzen duen  Gazteendako lan eskubideen gida ere aurkeztu dute gaur Oñatin. "Lan munduan gure eskubideak zein diren azaltzeaz gain, eskubide horiek modu kolektibo eta antolatu baten aldarrikatzera animatzeko modua ere bada", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak