Mikel Kortabarria sarekideak azaldu du Sareren helburu nagusia dispertsioarekin amaitzea dela. Horretarako, Dispertsioaren liburuxka argitaratu dute, eta hor, dispertsioa zer den azaltzen dute Euskal Herriko hainbat lagunek. Dispertsioa zer den hiru ikuspuntutik azaltzen dute: giza ikuspegitik, soziologia aldetik eta alde juridikotik.
Liburuxka irakurtzeko gonbita luzatu die herritarrei
Herritarrak animatu nahi izan dituzte liburua irakurri, oparitu, zabaldu, hausnartu eta eztabaidatzera, besteak beste.
Alberto Plazaola gogoan
Gaurko ekitaldia Joxe Mari Anduagak hasi du Xalbadorren heriotzan abesti ezagunarekin. Ondoren, hainbat herritarrek dispertsioari buruzko testuak irakurri dituzte. Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez izan dira irakurketak. Andoni Goitia eta Maider Arregi bertsolariak ere izan dira kantuan. Amaitzeko, Anduagak musikaz girotu du ekitaldia; eta, gogoan izan du Alberto Plazaola. Hari eskaini dio azken abestia, eta Plazaolaren senideek txalo zaparrada jaso dute ekitaldian zeuden herritarren partetik.
Ibai Garaik grafiti erraldoi bat egin du plazan bertan, Sarea osatuz, dispertsioa bukatu lemarekin.