Elgarrestaren esanetan, EAJko zerrenda osatzen duten askok politikan eskarmenturik izan ez arren, esperientzia eta eskarmentu handiko pertsonak dira, eta euren alor profesionalean erakutsi dute eguneroko erronkei aurre egiteko gai direla: "Gaitasun hori udal gobernura eroateko eta aplikazeko aukera duen jendea da, eta horren bila ibili gara".
Alkategai jeltzalearentzat, adinari eta lanbideari begira, oso zerrenda anitza osatu dute: "Etxekoandreak eta unibertsitateko doktoreak daude, baita lizentziadunak, erretiratuak, abokatuak, autonomoak... Benetan talde aberatsa osatu dugu".
Hauteskundeetara begira, udal gobernura heltzeko ''ilusioz eta gogoz'' daudela gaineratu du Miren Elgarrestak, eta iragarri du krisiko ekonomikoari aurre egitea izango dela jeltzaleen lehentasuna.
Oñatiko EAJren zerrenda (ordenaren arabera):
1- Miren Elgarresta
2- Lourdes Idoiaga
3- Amaia Erostarbe
4- Jon Kepa Gerrikagoitia
5- Ritxar Fernandez
6- Marijo Etxegoien
7- Jabi Balzategi
8- Olatz Agirre
9- Aitor Urtzelai
10- Kontxi Egaña
11- Xabier Mugarza
12- Nekane Maiztegi
13- Anjel Mari Biain
14- Luis Anduaga
15- Margarita Mejia
16- Isidro Palacin
17- Lourdes Urtaza
18- Mikel Gartzia
19- Ainhoa Irizar
20- Aitor Arregi