ALBISTEAK

Gema Arrugaeta argazkilariaren erakusketa zabalik dago maiatzera arte

Maider Arregi 2015eko apirilaren 12a

Gandiaga Topagunean, Arantzazun, inauguratu dute Gema Arrugaeta argazkilari goierritarraren erakusketa.  Izadia-Gizakiaz izena daraman argazki erreportajeak, Mediterraneoko transhumantzian erretratatzen du. Erakusketa maiatzaren 3ra arte ikusgai izango da. Apirilaren 18an, aldiz, erakusketaren gaineko bisita gidatua egingo du Arrugaetak eguerdiko hamabietan.

Gema Arrugaeta, Espainiako transhumantziaren gaineko argazki erreportajearen egilea da. Erakusketa ibiltaria da (On the move), eta dagoeneko Suitza, Madril, Paris, Geneva, Tunez eta Libano bisitatu ditu. Laster, Greziara eramango dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak