Gaur, sukaldaritza tailerra izan dute herriko plazan eta oso gustura ibili dira haurrak. Nocilla, gaileta txikituarekin nahastuz bolatxoak egin dituzte, eta marrubiekin batera makiltxoetan sartuz, brotxetak egin dituzte.
Umeek prestatutako jakiek zapore eta itxura ederra zuten. Asko ekintzara bertara joan ez arren, plazatik pasatu eta jakiak prestatzera batu dira. Batzuk kontu handiz ibili dira ez zikintzeko, beste batzuk aldiz, zikin-zikin bueltatuko ziren seguruenik etxera.