ALBISTEAK

Oñatiko bisita gidatuak arrakastatsuak izaten ari dira

Imanol Beloki 2015eko apirilaren 4a

Oñatiko Unibertsitatea, San Migel parrokia, Txokolateixia eta Arrikrutz kobak ikustera jende asko hurbildu da egunotan. Batez ere, Bartzelona eta Madriletik etorri dira, baina Euskal Herri osotik ere jende asko gerturatu da.

Oñatiko turismo bulegoak eskaintza zabala du aurten: Goizetan, 12:00etan Sancti Spiritus Unibertsitatea eta Txokolateixia erakusten diete bisitariei. Arratsaldetan berriz, San Migel parrokia eta Unibertsitatea ikustera eramaten dituzte 17:00etan.

Urko Egaña Oñatiko turismo bulegokoaren esanetan: "Unibertsitateak eta San Migel parrokiak eskaintzen digun testuinguru historikoa asko gustatzen zaie bisitariei. Arrikrutzeko kobek duten xarma berriz, zer esanik ez. Baina zapore goxoenarekin Txokolateixia bisitatzen dutenak joaten dira". [ARGAZKIAK]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak