Iban Perez: "Oñatiko duatloi hau ikusgarriagoa izango dela aurreikusten dugu"

Xabier Urtzelai 2015ko mar. 13a, 06:00

Oñatiko duatloiaren 24. edizioa nobedade handiekin dator. Batetik, biharkoa esprint distantziako duatloia izango delako (5,2km korrika, 22,7km bizikletan eta 2,6km korrika) eta bestetik, ibilbidea erabat ezberdina izango delako –batez ere bizikletako sektorekoa. Hala, aste barruan Oñati Triatloi Taldeko hainbat ordezkarirekin zirkuitua bertatik bertara errepasatu ahal izan du Goienak, eta bai, lasterketa ikusgarria aurreikusten dute zapaturako.

Azkarrenek ez dute denbora askoz ere gehiago beharko helmugara iristeko: Emakumezkoak 16:00etan hasiko dira lanean, eta gizonezkoak 16:15ean. Hala, Oñatiko kaleetan 5,2 kilometro korrika egin ostean bizikletak hartu eta Zubillagaruntz joango dira, eta handik bueltan San Pedroko bidegurutzean –Etxe-Aundi jatetxe parean– Zañartuko bidea hartuko dute –Usakoruntz–, ondoren, Lamiategiko malda gogorra igo eta kanposantutik Oñatira jaisteko. Eta, ibilbide horri bi itzuli egingo dizkiote: "Polita izango da, izan ere, bizikletako sektorean ere herri erditik pasako dira ziklistak. Hala, bizikletak boxes-etan utzi eta azken sektore azkarraz amaituko dute lasterketa, 2,6km-tako korrikaldiaz. 

Errepidea, moztuta 

Lasterkarien segurtasuna bermatuta egon dadin, ordu eta erdiz Oñatitik Zubillagarako irteera moztuta egongo da, eta baita sarrera ere: "Herritarrei barkamenak eskatu nahi dizkiegu aurretik, baina ez dago beste aukerarik, trafikoko araudi berriaz zirkulazioa eten behar dugu ordu eta erdiz. Hala, zapatu arratsaldean, esaterako, Gasteizera joan gura duenak lehenago irten beharko du, edo lasterketa ondoren [17:30]. Dena den, egun horretan herrian geratzeko proposamena egin gura dugu, giro polita egongo delako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak