Udal eta Foru hauteskundeak 2015

"Egunerokotik" jaso gura ditu Oñatiko EAJk herritarren ekarpenak, programa osatzeko

Jon Berezibar 2015ko mar. 13a, 14:11

Herritarren ekarpenekin osatu gura dute jeltzaleek herrirako programa. Parte-hartze prozesu ireki batekin, oñatiar guztien postontzietan banatuko dituzten esku-orrien bidez ala sare sozialetan, iritzi eta iradokizunak jaso gura dituzte. Esku-orriei dagokienez, harekin batera jasoko duten papertxoa bete, gutun-azalean sartu eta ohiko postaz bidaltzeko aukera izango dute herritarrek. Ildo horretatik, Miren Elgarresta alkategiak oñatiarrak animatu ditu nork bere eguneroko bizitzako esperientziatik antzematen dituen beharren berri ematera.

Herririk herri dihardu EAJk, udal hauteskundetara begira, herritarren iritziak ezagutu eta jaso guran. Oñatin ere eskuorriak banatzen dihardute eta sare sozialetan eta e-posta bidez ere zabalik daude bideak. Halaber, Miren Elgarresta alkategaia bera herriko eragileekin dabil batzartzen programarako proposamen bila. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak