ALBISTEAK

Oñatin ere herritarren ekarpenak jasotzeko ekimena abiarazi du EAJk

Julen Iriondo 2015eko martxoaren 11

EAJk Oñatin ere iragarri du udal hauteskundeetara begira herritarren ekarpenak jaso eta horiek programan txertatzeko parte-hartze ekimena. Ekimenaren azalpenarekin esku-orriak banatuko dituzte oñatiar guztien postontzietan, ekarpenak idazteko papertxoarekin eta gutun-azalarekin batera. Ekarpena egin gura duenak papertxoan jaso eta gutun-azalean ohiko postaz bidali baino ez du.

Horrez gain, Facebook eta Twitter sare sozialen bidez ere egin ahal izango dira ekarpenak, baita e-postaz (eajonati@gmail.com) ere. Miren Elgarresta alkategai jeltzaleak animatu ditu oñatiarrak bakoitzak bere eguneroko bizitzako esperientziatik antzematen dituen beharren berri ematera.

Ekimen honekin batera, Elgarrestak iragarri du herriko askotariko esparruetako eragileekin ere ari direla biltzen azkenaldian, eta haiengandik ere jasotzen ari direla programarako proposamenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak