Erdiguneko kaleak bete zituen Txandaren 'outlet'-ak, Oñatin

Miren Arregi Amasorrain 2015ko mar. 7a, 14:25

Bariku arratsaldean eta zapatu goizean, Oñatiko kaleetan batu ziren herritarrek sekulako eskaintzak izan zituzten arropa, oinetako, lentzeria eta bestelakoetan. Bereziki Kale Barrian batu ziren dendak. Bertakoek, kanpora atera dituzte euren produktuak eta beste auzoetakoek –San Lorentzo eta Olarakoek, esaterako– kalera ekarri dituzte eurenak ere.

Hogei dendatik gora batu ziren Txanda Elkarteak antolatutako outlet-era Oñatin. Eguraldi onak lagunduta, gainera, jendetza batu zen eskaintzak ikustera. Dagoeneko kontsolidatuta dagoen zita da  Txandaren Outlet-a eta argi gelditu da hori asteburuan: "Pentsa jendeak urtean zehar ere galdetu egiten digu ea noiz egingo dugun", zioen Txandako kide Dorleta Fernandezek. Izan ere, %20ko, %30eko, %50eko eta %70eko deskontuekin atera zituzten produktuak kalera komertzioek eta sekulako aukera izan zuten oñatiarrek, etxean faltan duten hori modu oso merketan eskuratzeko.

Denda berriak

Inoiz Outlet-ean pare hartu ez duten dendarik ere animatu zen; Lizarralde kirolak, esaterako. "Horrek erakusken du indartuta dagoela", zioen Fernandezek. Eta ez hori bakarrik, izan ere, erdiguneko kaleetan ez dauden komertzioak ere jaitsi ziren kalera. "Askotan kexatu izan dira dena erdigunean egiten dugulako eta auzoguneetako komertzioak ahaztu egiten direlako, eta gaur, horiek ere kalera etorri dira. Euren karpatxoarekin, produktuak Kale Barrira ekarri dituzte", gaineratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak