Idoia Astigarraga oñatiarrak nekez ahaztuko du zapatu goizaldean, 03:30etik aurrera, bizi izan zuena. Bilbotik Oñatirako bidean, etxera heltzeko azken kilometroak falta zitzaizkiola, lur-jausia aurkitu zuen errepidean. Hala, Deskargatik hartu zuen etxerako bidea eta handik ere ezin aurrera egin, zuhaitz batek errepidea hartuta zuelako. Amore eman eta autoan lo apur bat egitea erabaki zuen, eguna argitu eta Deskargako bidea ireki zuten arte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.