Oñatiko Usako, ikusgarri

Eneko Azkarate Laspiur 2015ko urt. 30a, 15:37

Azken orduetan eten barik ari du euria eta atzo, eguena, izandako tenperatura jaitsierak goietako elurrak urtu ditu. Batek eta besteak erreka eta ibaietako ur emaria haztea ekarri dute eta gutxitan moduan dago, esaterako, Usakoko putzua ere, Oñatin (bideoan).

Deba ibaiak zenbait puntutan gainezka egin du, Bergarako Ibaiondon, tartean, eta beste batzuetan, gainezka egitear dago: Bergaran, Elorregi auzoan, Ibarra kalean, Osintxun… Baita Oñatin ere; hala eman du aditzera Herrizaingo sailak.

Gaur euria etengabe botatzen segiko du. Biharko, zapaturako, aterrune batzuk iragarri ditu Pello Zabalak eta domekan, hotzetik joko du, freskoago, nahiz eta aterruneekin domekan ere.

Bidali argazkiak whatsapp bidez: 688 69 00 17

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak