18:30ean itxi du Aretxabaletako Udaltzaingoak Arrasate eta Aretxabaleta arteko errepide zaharra. Ibaiak gainezka egin du eta errepidea estali du, tarte baten, errepidearen erdi aldera, gutxi gorabehera. Udaltzaingotik aurreratu dutenez, erreietako bat guztiz estali du urak eta bestea ere ia estalita dago. Egoera hori izanda, Udaltzaingoko iturriek gehitu dutenez, errepidea ixtea erabaki dute "arriskutsu" zegoelako.
Aretxabaketako Udaltzaingotik zehaztu dute, gauez zerbitzurik ematen ez dutenez, Ertzaintzaren esku dagoela orain errepidearen irekiera. Hala eta guztiz ere, ez dute uste biharko goiza baino lehen izango denik.
Bien bitartean, saihesbidea erabili beharko dute ibilgailuek Aretxabaletara joan-etorriak egiteko. Autobus zerbitzuaren geralekuetan ere eragingo du errepide zaharraren itxierak. Ondorioz, Azbeko geltokia erabiltzea gomendatu dute Udaltzaingotik.