ILasai Toki elkarteko bazkideak urari sarrera eragozteko taulak jartzen.
Hemen goiko argazkian, autoa urez beteta Osintxun.
Euriak etenik barik diharduenez, errekak hazi eta hazi daude, eta Deba ibaiak, esaterako, gainezka egin du Osintxun, Elorregin, Ibarran eta Ibaiondon. Osintxun, errepide zaharra itxi egin dute eta erreka ertzean dagoen auto bat urez estaltzen hasi da. Zubiberri jatetxean, Bergara iparraldeko irteeran, ere sartu da ura. Ibaiondon garajeetara ere bai. Bestetik, hainbat luizi izan dira, Angiozarren, Osintxun eta Bolun, Bergarako Udaltzaingotik adierazi dutenez. Udaltzainek diote, halere, ur kotak behera egin duela azken orduan, Elorregin dagoen Deba ibaiaren emariaren neurgailuak hala adierazten duela.
Osintxun, bertako parrokoa, Karlos Ostolaza, autotik atera behar izan dute bizilagunek. Ibaia hazita zetorrela ikusita, ibai ertzean aparkatuta zegoen autoa erretiratzera joan da, baina kateatuta geratu da auto barruan eta bizilagunek atera dute, horretarako soka erabilita. ARGAZKIAK
ILasai Toki elkarteko bazkideak urari sarrera eragozteko taulak jartzen.
Hemen goiko argazkian, autoa urez beteta Osintxun.
2015 urt 30 Bergara
2015 urt 30 Debagoiena
2015 urt 30 Debagoiena
2015 urt 30 Oñati
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.