Txandakako aparkaleku sistema jartzea ari da aztertzen Oñatiko Udala

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko urt. 30a, 12:46

Asmoa da kiroldegi azpiko aparkalekuan ez ezik herriko beste kale batzuetan ere jartzea. Udaltzaingoa hasita dago herri ezberdinetako ereduak aztertzen, Oñatirako egokiena zein izan daitekeen erabakitzeko.

Oñatin txandakako aparkaleku sistema jartzea aztertzen ari da Udala. Oraindik erabaki barik dago noiz, non eta nolako sistema jarriko den, baina dagoeneko aukera hori aztertzen hasita dago Udal Gobernua.

Idoia Lazpita udaltzainburuak baieztatu duen moduan, udaltzaingoa badabil herri ezberdinetan dauden  sistemak aztertzen. Zein eredu, zein kaletan, zein preziotan eta zein ordutegietan, baina, oraindik erabaki barik dago.

Aparkalekuei lotuta, ordainpeko aparkalekuetako ordenantza aldatzea onartu zuen udalbatzak, aho batez, atzoko osoko bilkuran. Antza, aparkaleku horietako barrerak apurtu egin dituzte behin baino gehiagotan eta horrelako arau hausteak zigortzea jasoko du ordenantza berriak.

Kaskarotenea ikastola

Bestalde, hemendik aurrera 5.000 euro baino handiagoak diren faktura guztiak elektronikoak izango dira Oñatiko Udalean ere, legeak horrela aginduta. Kopuru hori baino faktura txikiagoak dituzten hornitzaileak, baina, ez dira derrigortuak egongo.

Ziburuko ikastola ere izan zuten gogoan udalbatzako kideek atzoko osoko bilkuran. Hala, EAJk proposatu zuen Udalak hango ikastolak behar dituen 300.000 euro horiek lortzeko laguntza ematea. Bildu ados agertu zen, baina Txantxiku ikastolarekin batera joateko nahia agertu zuen, harek antolatuko dituen ekimenekin bat eginez.

Iturrigorrin dagoen Elorrolako korta erostea ere onartu zuten alderdi biek eta mozioak ere izan ziren atzoko osoko bilkuran. Horietako bat, erregistro zibilaren pribatizazioaren kontrakoa. EH Bilduk eta EAJk, biak adostuako mozioa izan zen. Baita Hassana Aaliari babes politikoa ukatzearen kontrakoa ere. Liburutegi publikoek ordaindu behar duen kanonaren kontra daudela ere adierazi duten alderdi biek, EAJk onartu egin zuen-eta gai horren inguruan EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak