ALBISTEAK

Oñatiko institutuan izan dira Mikel Gonzalez eta Jon Antsotegi

Julen Iriondo 2015eko urtarrilaren 28a

Oñatiko Zuazola-Larraña institutuan kultur jardunaldiak ari dira egiten, eta Realeko bi jokalarien bisita jaso dute, besteak beste. Mahai-ingurua egin dute, eta jokalari txuri-urdinek zintzo erantzun dituzte ikasleen galderak.

Andoni Ugarte sansen ari den Oñatiarra zer iruditzen zaien edo Atletico Madrilera joan ondoren Antoine Griezmanekin harremanik mantentzen ote duten; Oñatiko Zuazola-Larraña institutuko ikasleek Mikel Gonzalezi eta Jon Antsotegiri egindako lehen galderak izan dira, eta atzetik etorri dira beste hainbat. Realeko jokalariek jator erantzun dituzte, beti bezala.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak