Jonan Fernandez, itxaropentsu agertu zen. ETAk eraso eta ekintza armatuak utzi zituenetik bake prozesua motel doala onartu arren, aurrera pauso txikiak eman direla zehaztu zuen.
Partiduen arteko desadostasun gehienak iraganean kokatu zituen, eta hauteskunde urtea izateari garrantzia kendu zion. Fernandezek onartzen du alderdien artean mesfidantza handia dagoela eta bere ustez, besteak beste erruaren diagnosiak, prozesua dezente korapildu du.