Kirol Management enpresak egindako azterketak balio izan du berresteko kirol kultura eta praktika handiko herria dela Oñati, Gipuzkoako batez bestekotik gora nabarmen. 10 eta 45 urte arteko adin tartea da, zentzu honetan, esanguratsuena, eta eskola kirolean, kirol elkarteen jardueretan eta aisialdiko kirolean, guztietan jarduten dute herritarrek.
Egindako diagnosiak erakusten du kirola non egin ere aukera zabala dagoela, nahiz eta zer hobetu egon, hainbat instalazio zaharkituak geratzen ari direlako. Hurrengo urratsa izango da Oñatiko kirolaren ildo estrategiko nagusiak zeintzuk behar duten erabaki eta egin beharrekoak kronograma baten bidez planifikatzea.