Gazteen 24 lokal daude Oñatin, gehienak mutilenak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko urt. 16a, 13:00

Oñatiko gazte lokalen azterketa egiten hasita dago Udala eta gazteekin egindako elkarrizketetatik ateratako datuen aurkezpena egin zuten eguaztenean gaztelekuan. Bilera horretan eman zuten aditzera, adibidez, Oñatin 24 gazte lokal daudela. Genero aldetik, 23 lokal dira mutilenak, horietako batean, neska batzuk ere egoten dira, baina, bestela, nesken lokal bakarra dago herrian.

Erabilerari dagokionez, gazteek bertan egoteko erabiltzen dituzte eta herriko beste eragileekin harremana duten edo ez galdetuta, gehienek baietz erantzun dute, eta esan dute, batez ere, gaztetxearekin dutela harremana. Gabonetan hainbat lokaletan izan dira informazioa jasotzen, eta eguaztenean gazteekin batera egindako bilerarekin, hasiera eman zioten herriko gazte lokalen azterketako lehen faseari.

Datorren eguaztenean bizilagunekin egingo dute bilera eta hilaren 28an, guraso eta lokalen jabeekin. Bigarren fasean, otsailean hasiko dira bigarren fasearekin eta orduan gazteak, bizilagunak eta lokal jabeak batera bilduko dira eta adostasunetara iristen saiatuko dira.

Nerea Zubia zinegotziak azaldu duen moduan, helburua da lokalen azterketa egitea eta protokolo bat zehaztea elkarbizitza eta lokalen segurtasuna bermatuko dituena. "Ez da dekalogo hutsa izango, udaleko sail ezberdinen lana eta funtzioak ere zehaztu behar dira. Kalkulatzen dugu Aste Santu osterako egongo dela gertu", dio Zubiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak