Elkartasun Azoka egin du aurten ere Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeak

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abe. 15a, 16:54

Hamalau urte baino gehiagotan antolatu du Elkar Hezik Elkartasun Azoka. Gabon bezperatan Oñatin egin ohi den ekintza egonkorretako bat da dagoeneko. Aurten ere ez du hutsik egin. [ARGAZKIAK]

Hamasei Gobernuz Kanpoko Erakundek erakutsi dituzte euren produktuak eta proiektuak gaur goizeko azokan. Horrez gain, Elkar Heziko ikasleek egindako madalena edo bizkotxoak ere bazeuden salgai. Baita urteroko txozna ere. Txiapaseko bi emakume ere egon dira eta telarrak nola egiten dituzten erakutsi dute, esaterako. "Euren hitzaldia izan genuen ikastetxean eta puntua ere egin dugu ikaskideok. Gero, asmoa da puntuarekin egindako koloretako zati horiekin zuhaitz bat apaintzea", dio Elkar Heziko ikasle den Maialen Santosek.

Kontsumo arduratsua

Izan ere, gaurko azoka aurreko egunetan ikastetxean egin duten elkartasun hamabostaldiaren barruan sartzen den ekintzetako bat da. "Txiapaseko egoera politiko eta soziala ezagutu dugu bi emakume horien ahotik; produktu teknologikoen piezak ze elaborazio eta ze bidaia izaten duten ere landu dugu... Hainbat ekintza egin ditugu hamabolstaldi honetan, bai. Gaia izan da: kontsumo arduratsua", azaldu du Martin Jauregialtzo irakasleak.

Goizeko 10:00etarako prest zituzten azokako postu guztiak. Eskuz egindako kamisetak, poltsak, diru-zorroak, belarritakoak, bidezko merkataritzako produktuak... Gauza asko zeuden eta horiei begira ibili da herritar asko ere. Txantxietan ere eros zitezkeen, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak