Lekunekoak aitortu moduan, oraindik zalantzak ditu bere sorbaldarekin, baina partidurako prest egotea espero du: "Astelehenean joan nintzen probatzera eta sentsazio nahiko txarrekin bukatu nuen entrenamendua. Gaur ematen du hobeto nagoela, baina, oraindik mina sumatzen dut".
Retegiren kontrakoa irabaziz gero finalerdietan izango da Xala; Julen Retegik, ordea, ez du ia aukerarik. Hala ere, norgehiagoka irabaztera irtengo da pilotalekura, eta lortuz gero garaipen horrek Saralegiri egingo lioke mesede.
Mendizabal eta Rezusta
Jaialdiko partidu nagusiaren aurretik, Mendizabal antzuolarrak eta Rezusta bergararrak, Lasaren eta Cecilioren aurka neurtuko dituzte indarrak.