Oñatin, Lana taldeko Elur enpresan diseinatua da tenis pistaren estalkia

Julen Iriondo 2014ko aza. 5a, 13:56

Aurrera doaz poliki-poliki Oñatin kiroldegiko bi tenis pistetako bat estaltzeko lanak. Egurrezko estalkia ari zaizkie jartzen, Oñatin bertan diseinatutako estalkia, gainera. Izan ere, Lana taldeko Elur enpresak egin du tenis pistako egitura berria, egitura berezia, zalantzarik gabe.

Abenduan inauguratu nahi dute Oñatin teniseko pista eraberritua, estalkidun pista, euriarekin ere bertan aritzeko aukera emango duena. Lanak irudietan duzuen bezala zihoazen atzo. Egitura berezia da Zubikoako bi pistetako bati jartzen ari zaitzaizkiena, eta are bereziago egiten du egitura Oñatin bertan diseinatutakoa izateak, Lana taldeko Elur enpresan alegia. Egurra bera da, formaz gain, egituraren ezaugarri nagusietakoa; egurrezko egiturak bi baldintzak betetzen ditu, funtzionala izatea baina aldi berean erakargarria.

Krisiak eragin du Elur enpresak egiten dituen lanen antzerakoak egiten zituzten beste batzuk desagertzen joatea, eta gaur egun bakarrak dira inguruan. Obra kopurua jaitsi den arren, enpresak ere gutxiago izanda, aukera gehiago ei dituzte. 2014 urtea ona izaten ari omen da eurentzako, eta aurreikuspen politak dituzte 2015erako ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak