Astelehenean hasiko dira Oñatin euskarak jasandako zapalkundearen gaineko ekitaldiak

Txomin Madina Milikua 2014ko urriaren 22a

Urtetan euskarak jasan duen jazarpena oinarri hartuta, Oñatiko Euskal Memoria Taldeak egitaraua zabala prestatu du urriaren 27tik azaroaren 9ra. Hitzaldi bat, erakusketa bat eta mahai inguru bat antolatu dituzte, baita hainbat diziplina batzen dituen 'Euskera, añubea era eguzkibegixa' izeneko ikuskizuna ere.