Erreskate bateko segurtasun neurriak nola bete behar diren, zauritu bat mugitu behar denean, zer egin behar den, eta zer ez den egin behar bezalako kontuez aritu ziren simulazioko parte hartzaileak.
Erreskate taldekoak ondo antolatuta egotea eta agintzen duenari kasu egitea dela garrantzitsuena adierazi zuten. Horrela, erreskateak azkar eta ondo egiten saiatzen dira praktika hauetan. Diego Dulanto. Espereologia medikuaren esanetan: "Talde medikuaren erabakiak elkartzea beharrezkoa da zauritu bat mugitu behar denean. Erreskateko koordinatzailearekin batera, guk zauritu bat nola atera behar den, zein baldintzatan, itxaron beharra dagoen zauritua egonkor egoteko…azaltzen dugu".
Iaz ere, Gesaltzako koban egin zen simulazioa eta izan zuen arrakastarekin, aurten ere leku berean egitea pentsatu dute antolatzaileek. "Gesaltzako koba zabala, harri suelto gabekoa eta segurua da neurri batean, baina nahiz eta simulazioa izan, kontuz ibili behar da" adierazi zuen Santi Ugarte koordinatzaileak. Hala, istripu bat gertatzen denean jakin beharreko teknikak ikasteko praktika ezinbestekoa dela adierazi zuten.