Atsolorra egin zuten atzo Oñatin; iazko eta aurtengo sanmigelen artean jaiotako oñatiarrei eta haien gurasoei ondoetorri ekitaldia. Udaletxean egin zuten, Mikel Biain alkatea buru. 140 ume zeuden deituak. Han izan ziren gehienak, zapia lepoan [ARGAZKIAK]. Bestetik, Nafar jotak ere izan ziren atzoko jai egunean, Acordes Navarrosen eskutik, eguraldi okerrari aurpegi ona jartzen [ARGAZKIAK].
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.