Egubakoitzean zabalduko dituzte txosnak Oñatin, eta txosna batzordea osatzen duten hamaika eragileek , jaietako egun guztietarako ekintzak jasotzen dituen egitaraua prestatu dute aurtengo jaietarako. Hainbat berrikuntza izango dituen egitaraua. Hala, Egun Morea dataz aldatu, eta zapatu honetan bertan egingo dute.
San Migel egunaren bezperako danborradan bere konpartsa izango du txosna batzordeak, eta gogorarazi dute oraindik ere badagoela aukera bertan parte hartzeko. San Migel egunean bertan, bestalde, lehenengo aldiz Aniztasun Kulturalaren Eguna egingo dute txosna batzordean dagoen Acesma taldeak antolatuta, eta iragari dute herriko etorkinen jatorrizko herrialdetako hainbat ohitura eta ikuskizunekin gozatzeko egongo dela beronen barruan.
Biharamunean, hilaren 30ean, izango da aurtengo beste berrikuntzetako bat, ian ere euskal preso eta politikoen aldeko elkartasun bazkaria egingo dute.
Errosaixotarako, ohiko ekitaldiak
Gainerako egunetan ohiko egitaraua egongo da. Hala, urriaren 3an Karrikaldia kontzertu sorta egongo da, eta Herri Egunerako preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia eta Gozategi eta Ezten Girorekin erromeria prestatu dituzte.
Errosaixo egunean, bestalde, askotariko ekitaldiek hartuko dute txosnagunea; hala jola, ibilgailu klasikoen erakusketak, tortilla txapelketak, txapa tailerrak, eragileen azoka eta bideo emanaldia egongo dira.
Errosaixo bixamoneko paellada eta Dibertsio kontzertuekin amaituko dituzte jaiak txosnagunean
Hainbat ohar
Txosna batzordekoek jakinararazi dute jaietan egon daitezkeen eraso matxisten aurrrean erantzuteko protokoloa ere egongo dela aurten, eta kanpotik oñatira datorren jendearentzat gaztetxean lotarako lekua egongo dela. Sukaldearekin ateratako dirua Berria-rendako izango da eta bazkarietarako txartelak Boga, Arrano eta Ona tabernatan egongo dira salgai. Herri Eguneko Antixeneko bazkariira joateko izena Ona tabernan edo gaztetxean bertan eman behar da..