Martitzenean ospatuko da Arantzazuko Ama Birjinaren eguna eta egun horretan, meza nagusia Jose Ignazio Munilla gotzainak emango du. Oñatiko erromesaldia goizeko zazpietan irtengo da Foruen plazatik. Bestalde, autobus zerbitzu berezia ere egongo da.
Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko eta Oñatiko Udaleko ordezkariek konfirmatu dute bertan izango direla, tartean, Iñigo Urkullu lehendakariak.