Abuztua da oporrekin lotzen dugu hilabetea, eta egun gutxi batzuetarako besterik ez bada, hile honetan zehar, exodoa gertatzen da gure herrietan. Azken urteetan baina ez da horrelakorik gertatu eta herriak ez dira jende gabe geratzen. Debagoiendar ugari kanpora joan beharrean, gertuko edo eguneko txangoak egitera animatu dira.
Jendearen joan etorri horretan hamabostaldiek ere zerikusi handia izaten dute. Merkatariek azpimarratu duten moduan, aste lasaienak erdiko biak izaten dira, baina sumatzen da herrian gero eta jende gehiago geratzen dela.
Roberto Plazaola argazkilariak egun ezberdinetan Oñatin hainbat tokitan argazkiak atera ditu, eta irudioi erreparatuta, erraz ikus daiteke Oñati ez dela guztiz hustu.