Bidegorritik ibilaldia egin zuten aurrena, batzuek Elorregiraino, eta erakustaldiak egin zituzten ondoren, plazako frontoian. Oñatiko elkarte sortu berriak Donosti Roller taldeko kideak gonbidatu zituen euren jaira, eta Beñat Arzamendi eta Alain Irazu ere etorri ziren kanpotik. Horiena izan zen erakustaldietako bat; Irazuk hanka bakarra du gainera.