Zuazola institutuaren 50 urteko historia batu dute liburu baten

Irati Goitia 2014ko eka. 27a, 17:02

'Zuazola 50 urte (1963-2013)' liburua aurkeztu dute gaur goizean. Izenburuak ondo dioen bezala, institutuaren 50 urteko historia batu dute bertan.

Egileek adierazi dute institututik pasatu diren ikasle, irakasle, langile eta guraso guztiei omenalditxo bat egiteko asmoz jaio zela proiektua, eta zortzi hilabeteko lanaren ostean, oso gustura daudela emaitzarekin.

"Eskuartean duzun liburuxka hau begi alaiekin begiratzea nahiko genuke, irribarrea eraginda gogorapenak ekarriko dizkizulako, edo agian zuretzat arrotzak diren beste garai bateko kontuak erakutsiko dizkizulako", esan du aurkezpenean Leire Iturrioz, Zuazola-Larrañako zuzendariak.

Liburuaren egileak Jerardo Elorza eta institutuko hainbat irakasle eta irakasle ohi izan dira. Elorzak Espainiako gerra aurreko kontuak batu ditu. Azken 50 urteetako historia eta gaur egungo kontakizuna ere jasotzen da. Horretaz gain, elkarrizketen atala eta argazki bilduma ere badaude. "Instituturako bakarrik ez, Oñatirendako ere dokumentu garrantzitsua da", adierazi du Kepa Altube egileetako batek.

Liburua salgai dago hiru euroren truke Altunan, Ibarrondon, Haritzan, Hirukarren, Oñatiko turismo bulegoan eta institutuan bertan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak