Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea den heinean, Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren arduradun nagusietakoa dela diote Oñatiko Mugitu AHT Gelditzeko plataformako kideek. Eta hori horrela, ekainaren 18an 19:00etan, batzoki parean egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deialdia egin diete herritarrei. Tartakada Zaratatsua egingo dute, bide batez tartalariekin bat egin eta laguntasuna adierazteko; hala ere, tartak jaurti beharrean, Erkorekari hitzak jaurtiko dizkiotela argitu dute. Bertaratzeko asmoa dutenei gainera, sukaldari jantzita joateko eskatu dute. Horrez gain, ekainaren 18rako hitzaldi bat ere antolatu dute, Foruen plazan 17:00etan. Bertan Abiadura Handiko Trenaren aurka egoteko arrazoien inguruan eztabaidatuko dute eta baita EAJk gaian zein erantzukizun dituen aztertu ere.