Ekitaldi politikoa izango da Askapenak eta Oñatiko herritar eta eragileek antolaturiko ospakizunen muina. Ekainaren 21ean 13:30ean atzeko kaleko plazan egingo dute, 1994an Montevideoko El Filtro ospitaleko gertakaria gogora ekarri eta Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Eguna ospatzeko. Egunaren bueltan, ekitaldi politikoaz gain, herri bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte besteak beste. Herri bazkarirako txartelak gaur bertan jarri dituzte salgai.