Pilota partiduak Oñatin euskal presoen sakabanaketaren aurka

Txomin Madina Milikua 2014ko mai. 28a, 15:32

Presoen sakabanaketaren aurka egiteko, 'Pilotakadaz pilotakada' izeneko ekimena antolatu du Oñatiko Etxeratek ekainaren 7rako. Pilota partiduak izango dira ekimenaren oinarria, baina beste hainbat ekintza ere prestatu dituzte.

Ekainaren 7an egingo duten Pilotakadaz pilotakada izeneko ekimenaren berri emateko agerraldia egin dute gaur Oñatiko Etxeratekoek, eta bertan salatu dute 25 urte pasatu direla euskal presoen sakabanaketa era orokor, sistematiko eta kolektibo baten indarrean jarri zenetik eta euskal presoak euren familietatik ehunka kilometrotara  aldendu zituztenetik.  Horrek eskubide urraketa bikoitza eragin duela gaineratu dute, bai euskal presoei eta baita euren senide eta bisitatzen dituzten lagunei ere.

Esan dute, era berean, Espainiako zein Frantziako gobernuek ez dutela egungo espetxe politika indargabetzeko asmorik erakutsi, eta horregatik, beharrezkoa dela sakabanaketa politikaren aurka herri indarra sortzea.

Printzipioz, Foruen plaza ondo frontoian

Hori lortu guran, oñatiar guztiei ekainaren 7an egingo den ekimenera joateko deia egin diete. Egun horretan, hainbat oñatiarrek hiru pilota partidu jokatu dituzte eta horretaz gain bertsolariak, trikitilariak eta txiste  kontalariak ere egongo dira, denak ere herrikoak bertakoak. Eguraldi ona eginez gero, Foruen plaza ondoko frontoian izango dira pilota partiduak eta eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak