Maiatzaren 25ean botoa ematera joateko deia egin zuten atzo Oñatin, Uberak eta Aristegik. Euren esanetan, gatazkaren konponbideari bultzada emateko, erabakitzeko eskubidea eskuratzeko eta Europan estatu izan nahi duen herri gisa aurkezteko aukera paregabea dira hauteskunde hauek. Era berean, eskuinari eta eskuin muturrari aurre egingo dion fronte ezkertiarra eratzeko baliatuko dute Europa.
Rebeka Uberak euskal herritarren erabakitzeko ahalmena eta herritar horiek hasitako ekimenak izan zituen ahotan: "Izan ere, horiek dira Europan giltza. Konponbidearen, bakearen, erabakitze eskubidearen eta eraldaketaren giltza" esan zuen Uberak. Herritarren indarra lehenetsi zituen beste guztien gainetik, erakundeenaren gainetik. Bestetik, EAJri egotzi zion,Troikaren esku exekutatzailea izatea.
Maite Aristegik, bestetik, Euskal Herria aro politiko berri baten dagoela esan zuen eta bide horretan konponbidearen bidea sendotzea beharrezkoa dela. Ez hori bakarrik, eredu ekonomiko alternatibo bat posible dela eta horretan indarra egingo dutela jakinarazi baitzuen. Gaineratu zuen erabakitzeko eskubidea Europan pi-pilean dagoen gaia dela eta hori oso garrantzitsua dela.