Gure Esku Dago

Grabaketak eginda, asteburuan estreinatuko dute Oñatin Gure Esku Dagoren abestiaren moldaketa eta bideoklipa

Julen Iriondo 2014ko mai. 6a, 15:56

Ekimenaren abestia moldatu dute herriko musikariek, eta kantuan jarri dituzte bertako musikari eta abeslariak, dozenaka lagun, batzuk Oñatitik kanpora ere ezagunak, Pello Zabalarena eta Evaristorena bezalako ahotsak batuz, adibidez.

Emaitza asteburuan, San Miel Txikitan entzun ahal izango da tabernetan, eta bideoklipa domekan estreinatuko da, jaietako bertso saioaren ondoren, 20:15 aldera.

Eskualdeen arteko giza katea Urbian

Bestalde, otsailean Lizargaraten Bergaratik, Antzuolatik eta Oñatitik joandakoekin 300 laguneko giza katea egin eta gero, oraingoan eskualdeen topagune bihurtuko da Urbia. Maiatzaren 18an bertan bildu nahi dituzte Debagoienetik, Urola eta Goierritik eta Aguraingo kuadrillatik joandako jendea, 12:00etan hasita giza katea egiteko bertan, ekainaren 8korako motorrak berotze aldera.

Metroa eskuratzeko postua

Asteburu honetan, giza katerako metroa eskuratzeko aukera, ondorengo egun, ordu eta lekuetan izango da:

  • Hilak 8, osteguna: 19:00-21:00, kale Zaharrean
  • 9, ostirala: 19:00-21:00, kale Zaharrean
  • 10, zapatua: 11:30-13:30, plazan; 19:00-21:00, kale Zaharrean
  • 11, domeka: 19:00-21:00, kale Zaharrean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak