Herriko langabeek antolatuta, elkarretaratzea egin dute 12:00etan Oñatin, Foruen plazan. 'Gora langabeon borroka!' lelopean egin dute agerraldia eta helburua langabeen egoera ikusaraztea izan da. "Lanaren eta aberastasunaren banaketan badago beste eredu posible bat eta horixe aldarrikatu nahi dugu", adierazi du antolatzaileetako batek. Honakoa ere gaineratu du: "Elkartasunak indartsuago egiten gaitu". Horrela, indar metaketaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Hainbat herritar batu dira langabeek bizi duten egoera salatzeko eginiko deialdira.