Ekintza berezien astea antolatu dute Aste Santu eta Pazkorako, eta joan den astean, eguraldi ona lagun, ume mordoa elkartu ziren plaza inguruan wii-arekin jolastu, eta altxorraren bila jarduteko.
Jolasak, baina, ez dituzte bukatu eta gaur, martitzena, hasi eta egubakoitzera bitartean oraindik zer egin ugari izango dute. Gaur goizean, esaterako, xaboi ponpak egiten eta jolasean topatu ditugu 15en bat ume, azokako aterpean.
Bihar, ostera, ibilaldia egingo dute eguraldi onarekin eta bestela pelikularen bat ikusi; eguenean, kantuan jardungo dute karaokearekin; eta egubakoitzean, maskarak egingo dituzte.
Hortaz, etxe zuloan aspertuta egon beharrean, eta sarritan ingurukoak gogaitzen, Txaloka dute paregabeko aukera Oñatiko umeek.