Hemendik aurrera, kultura taldeek proiektu bat aurkeztu beharko dute, eta hainbat irizpide aintzat hartuta erabakiko da talde bakoitzari zein kopuru eman. 55.824,44 euro bideratuko dira horretara. Honetaz gainera, diskoak edo bideoak bezalako sormen lanetarako diru laguntzak ere egongo dira; denera, 15.000 euro.