Ainhoa Moyua Oñatiko Gizarte Zerbitzuetako teknikariak esandakoaren araberam urtebete pasa iraun dute liburuxka ateratzeko lanek, eta denera 1.500 ale kaleratu dituzte: gehienak euskaraz eta erdaraz, baina ingelesezko eta frantsesezko bertsioak ere argitaratu dituzte. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeek izan ditzaketen zalantzak argitzea eta gomendioak ematea da gidaren helburua.