'Vivir en Villa Titiritaina' antzezlana, Oñatin [DOMEKA, 19:00]

Goiatz Arana Begiristain 2014ko martxoaren 21a

Antzezlaneko une bat.
Pake Leku elkarteko Ikusi Makusi taldeak 'Vivir en Villa Titiritaina' antzezlana egingo du, etzi, domeka, Santa Anan, 19:00etan. Sarrerekin batutako dirua Parrokiako Misio Taldeak Haitin duen elkartasun proiektura bideratuko dute. Sarrerak, bost euro.

Arantzazun kasualitatez topo egin eta elkarrekin bizitzera joatea erabakitzen duten sei adineko pertsonaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Bost emakume eta gizonezko bat dira, guztiak ere asko bizitakoak eta elkarrengandik oso desberdinak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak