'8 apellidos vascos' filma, Arrasaten [ZAPATUA, 19:30, 22:00. DOMEKA, 19:30. ASTELEHENA, 20:30]

Mikel Arregi 2014ko martxoaren 21a

'8 apellidos vascos' filmeko une bat.
Joan den astean estreinatu zuten filma, eta ordutik hona arrakasta handia lortu du estatuko zinemetan. Asteburuan Amaia antzokian emango dute: zapatuan 19:30ean eta 22:00etan; domekan 19:30ean; eta astelehenean, berriz, 20:30ean.

Neska euskaldun baten eta mutil andaluziar baten arteko amodio istorioa kontatzen duen filmeko pasarte bat Arrasateko Al Andalus elkartean grabatu zuten, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak