Emakume aitzindarien jardunbideari egindako omenaldia

Imanol Gallego 2014ko mar. 8a, 10:00


Martxoaren 8aren harira, Oñatiko EAJtak 1936. urtea baino lehen jaiotako emakumeak omendu zituen egubakoitzean. Oñatiko emakume abertzaleen batzari egindako ekitaldian 30 emakume omendu zituzten, eta herriko alderdi jeltzaleko kideez gain, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria ere etorri zen.

Berdinatasunaren bideak egun babes handia duen arren, XX. mende hasieran eman zituen lehen pausoak. Emakumearen lana etxe barrura mugatzen zen garai hartan Emakume Abertzaleen batzak bere ibilbide luzearen lehen hasierako urratsak ematen hasi zen, tartean, Oñatiko emakume talde bat.

Primo de Riveraren diktadura garaitik ona berdintasuna eta emakumearen normalizazioaren alde lan egin duen talde honetako 30 kide omendu zituzten batzokian egubakoitz iluntzean. Herriko EAJko hainbat kiderekin batera, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria ere izan zen. Landaidak azaldu moduan, "zoritxarrez emakumeen lana ez dago nahiko aitortuta", aldi berean euskal emakume abertzaleen lana ere aipatu zuen, "zuen lanak gure gizartea, kultura, politika... eraldatu ditu, hori guztia gainera, isilik egin duzuen lan bat izan da, saririk espero gabe".

Omenduak egungo emakumeen erreferente moduan aurkeztu eta gero, arrosa zuri bana eta pergamino bat jaso zuten. Ekitaldia mokadutxo batekin borobildu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak