'Martxoak 8 egunero izan dadila' aldarrikapena Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2014ko mar. 10a, 14:29

'Martxoak 8 egunero izan dadila' aldarrikatu zuten Aretxabaletan, zapatuan, hainbat ekitaldi eginda: Emakumeen frontenis txapelketaren finala; agerraldia Herriko Plazan; merkatarien girotzea…

Goiz partea Aretxarte merkatarien elkarteko kideek girotu zuten puxika moreak jarrita eta produktuak saltokien aurrera aterata. Emakumeen frontenis txapelketako finala ere orduantxe jokatu zen. Eguerdian Herriko Plazan elkartu ziren martxoaren 8ko leloarekin bat egin zutenek, eta mokadutxoa jan zuten gero elkarrekin.

Arratsaldea Fun Dantz! jaialdiko hip hop eta rap doinuek eta kale-dantzek girotu zuten; eta eguna agurtzeko, Esther Uriaren bakarrizketa izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak