Leintz Gatzagako sorginak ere berdintasunaren alde daude

Imanol Gallego 2014ko mar. 8a, 18:19

Martxoaren 8aren bueltan Sorginak Emakumeak Elkarteak bazkaria antolatu du Soran etxean. Bazkalosteko giroa alaitzeko Vanesa Gonzalez ipuin kontalaria gonbidatu dute.

Gurean ospakizun handiak mahai baten bueltan egiten dira, eta horrela egin dute Leintz Gatzagako Sorginak Emakumeak Elkarteako kideek. Frijituak, legatza eta txuleta jan eta ardo zuri naiz gorriarekin barruak busti eta gero, aurtengo bi erratzak ere zozkatu dituzte.

Bazkalostea girotzeko Vanesa Gonzalez ipuin kontalariak, "bi erronbo eta erdi" dituzten ipuin eta istorioekin alaitu ditu bertaratutako 30 kideak. Eguna baina ez da horrela bukatu, eta herriko hotelean musika jarri eta dantzaldia ere egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak