'Eman sua patriarkatuari' lelopean egin zuten manifestazioa Arrasaten

Jagoba Domingo 2014ko martxoaren 9a

Martxoak 8aren bueltan, Seber Altube plazatik irten zen manifestazioa atzo arratsaldean, Eman sua patriarkatuari, gazteok feminismotik eragiten lelopean. Arrasatear asko hurbildu ziren Emakumearen Nazioarteko Egunean antolaturiko manifestaziora.

Manifestazioa Herriko plazan amaitu zen, eta bertan Julia Monjek eta Maite Urzainek emakumeen eskubideak aldarrikatu zituzten eta oraindik lan handia egiteko dagoela azpimarratu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak